2010/12/20

ADI BATZARRA!!!!

Hurrengo ostegunean, ABENDUAK 23 arratsaldeko 18:30 etan kirruli kultur elkartean.
Denon parte hartzea espero dugu!!
Ostegunerarte

2010/09/02

ADIERAZI EH BULTZATZEKO POTEOA ETA BAZKARIA INDAUTXUN




ADIERAZI EHak irailaren 11an Bilbon "eskubide zibil eta politikoen alde"ko manifestazioa deitu du. Zazpiak bat taldeak bere atxikimendua eskeni nahi dio ekimen honi. Egun horretan jai giro bat eman nahi diogu auzoari, noski eguneko borroka ahaztu barik. Gainera gauean Athletik-ek jokatzen duenez egun borobila prestatuko dugu. Hona hemen eguneko egitaraua:

-13:00 Triki poteoa

-14:30 Bazkaria

-17:30 Denok manira!!

-22:00 Partidua (Athletic - Atletico Madrid)

Indautxun itxaroten zaituztegu!!!

ZAZPIAK BAT-EK DENBORALDIKO 1.BATZARRA EGINGO DU

Kaixo denoi!

Denboraldia hasi da eta guk ere funtzionamenduan jarri beharko gara. Hori dela eta denboraldiko 1. batzarra egiteko garaia heldu zaigu. Suposatzen dut opor on eta "luze" batzuk eduki dituzuela baina jada lan egiteko ordua heldu da. Horretarako IRAILAREN 9an(osteguna) 19:30etan KIRRULI KULTUR ELKARTEAN egingo den batzarrera gonbidatzen zaituztegu. Badakigu batzuk azterketetan zaudetela baina esfortzu txiki bat egitea eskatuko genuke.Gero eta jende gehiagorekin gauzak hobeto egiten direlako.

Besterik gabe ostegunerarte!